Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Sgiker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak
Unitateak
FORMAZIO-ESKAINTZA

Prestakuntza-ikastaroak

 

Ikerketarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) zereginetako bat Zientzia eta Teknologiaren arloko ezagutza eta aurrerapenak eguneratzen laguntzeko prestakuntza-jarduerak garatzea eta bultzatzea da. Ikuspuntu horren arabera, SGIkerrek I+G+b babesteko hainbat jarduera egiten dituzte urtero; besteak beste, prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte.

 

2013ko ikastaroen eta mintegien eskaintza

 

SGIkerrek zientzia eta teknologiaren honako arlo hauetako ikastaroak eskaintzen dituzte:

 

Prestakuntza-eskaintzarako sarbidea

 

Ondoren,prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko araudiari buruzko informazioa lor dezakezu, baita gure ikastaroen edukiei eta prestakuntzaren emaitzei buruzkoa ere. Halaber, ikastaroren batean izena emateko prozesua has dezakezu, edo, bestela, dagoeneko gure prestakuntza jaso baduzu, gogobetetze-inkesta labur bat bete dezakezu.

 

 

Informazio gehigarria

 

Zerbitzuetako erabiltzaileen beharren arabera, neurrira diseinatutako prestakuntza-ikastaroak kontratatu daitezke, ikastaro bereziak modalitatean, zerbitzuko teknikariekin zuzenean harremanetan jarrita.

Prestakuntza-eskaintza kalitate-estrategia baten baitan dago; estrategia horren helburua antolakuntza bikaina eta prestakuntza-eduki eguneratuak eta interesgarriak eskaintzea da. Prestakuntzaren kudeaketarako jardueren egokitzapena AENOR erakundeak emandako ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiriak frogatzen du.

 

Azken eguneratzea: 2013/03/06