Aurkezpena
Kartografi eta Geografiako Informazio Sistemen Zerbitzua, Unibertsitateak Ikerkuntza eta Prestakuntza Laguntzeko zerbitzu gisa sortu zen; batez ere, espazio-informazioarekin lana egiten duten irakasle eta ikertzaileei zuzenduta.
Bere helburu nagusiak honako hauek dira:
- Lurraldeko Datu Bankua eta kartografia digitaleko euskarri zabala Unibertsitateko komunitatearen eta bestelako gizarte-taldeen eskura jartzea ( zientzialariak, administrazio publikoak, enpresak nahiz partikularrak). Eskaintza oinarrizkoa (topografia, sateliteko irudiak, ortofotomapak, etab.) eta espezifikoa da (gaikako mapak, hala nola geologiakoak, landareenak, lurzoruarenak, landaketa eta aprobetxamenduenak, lurzoruaren erabilerari buruzkoak edo hirigintzakoak).
- Azpiegitura ematea, kartografia eta mapak digitalizatzeko eta argitaratzeko, eta baita zientzia- eta zabaltze-aurkezpenak egiteko ere (afixak, informazio-taulak, Biltzarretarako programak, Jardunaldiak, etab.).
- Ondarearen neurketari, aurkezpenari eta zabalkundeari lotutako egitasmoak eta ikerketak egiteko euskarria eskaintzea.