Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Sgiker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak
Unitateak
X izpien zerbitzu orokorra: Arrokak eta mineralak

Aurkezpena

 

Euskal Herriko Unibertsitateko X Izpien Zerbitzu Orokorrak ikerketa oinarrizkoak eta aplikatuak egiteko laguntzan ematen du, jakintza arlo ugari biltzen dituzten honako zientzia esparru hauetan: Geologia, Kimika, Fisika, Materialen Zientziak, Aereonautika, Farmazia, Biokimika, Arkeologia, Paleontologia, Antropologia, Ingurumen zientziak. Horrez gain, zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, eraikuntzan, meatze-prospekzioan eta ingeniaritza zibilean. Halaber, zerbitzua erabili dezakete Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko ikertzaileek eta EHUkoak ez diren erakunde publiko nahiz pribatuetako ikertzaileek, estatukoak edo nazioartekoak izan.

 

Arrokak eta mineralak aztetzeko unitatea: arrokak, mineralak, lurzoruak, industria- eta eraikuntza-materialak eta interes arkeologikoa edo paleontologikoa dituzten aztarnak ikertzen dira. Bertan dauden tresnen bidez, laginak prestatu eta materialak aztertu daitezke, honako ikerketa mota hauen bidez: petrografikoak, fluoreszentzia edo/eta X izpien difrakzioa, buztin zatien azterketa eta abar.

 

Azken eguneratzea: 2013/01/09