Web-orria erabili eta bisitatzen dutenen eskura jarri dugu zerbitzu-eskaintzari, SGIker zerbitzuetan sartzeko arauei eta eskainitako prestakuntza-ikastaroei buruzko informazio gehigarri eta laburtua. Era berean, SGIker zerbitzuetako baliabideen bidez lortutako emaitza zientifikoak hedatu eta argitaratzean bete beharreko aitorpen- nahiz esker-irizpideen gaineko informazioa ere ikusgai dago.
Osagarri gisa, web-orri honetan kalitate-sistemarako sarbidea dago, eta jaitsi daitezkeen kalitate-dokumentuak eskura daitezke, baita bisitarientzat interesgarriak izan daitezkeen beste dokumentu batzuk ere.