Ikerketaren arloko Errektoreordetzan lau Zuzendaritza daude. Bertan koordinatzen dira EHUko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen jarduerak eta bertan gainbegiratzen da Unibertsitateko Bibliotekaren kudeaketa-lana.
- EHUko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordea
- Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza
- Ikerketako Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza (SGIKER)
- Ikerketa Emaitzak Eskualdatzeko Bulegoak (OTRI)
- Europar Proiektuen Bulegoa (EHUrOPE)
Fernando Plazaola Muguruza. Fisika Aplikatuan Katedraduna.
Idazkaria: Mónica Aróstegui
Harremanetarako: Tel. 946012181; Helbide elektronikoa: vrinvestigacion@ehu.es
Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordea Unibertsitate Komunitatearen ikerketa-ahalegina sustatzeko eta koordinatzeko sortu zen, Unibertsitate Komunitatearen plangintza, azterketa eta ebaluazioaren bitartez, unibertsitateko zientzia- eta teknologia-sistema eraginkorra egituratzeko, hobetzeko, sustatzeko eta beroni jarraipena egiteko asmoz.
Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeak Gobernu Kontseiluan parte hartzen du, ikerketa-garapenaren plangintza, koordinazioa, sustapena, kontrola eta ebaluazioa egiteko; era berean, ikerketaren politika orokorrari eta jarduteko lehentasunari buruzko proposamenak egiten ditu.
Honako hauek dira Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen funtzioak:
- Gobernu Kontseiluari hainbat urterako eta urtean bertako programazioa proposatzea eta unibertsitateko ikerketa-jardueraren kanpo-ebaluazioa egiteko irizpideak finkatzea eta horiei jarraipena egitea.
- Aurrekontuen banaketarako irizpideak ezartzea, Gobernu Kontseiluak onar ditzan; aurrekontuak, betiere, publikoak izango dira, eta deialdiaren aurretikoak.
- Ikerketarako aurrekontuen banaketarako proposamenak egitea; aurrekontuak, betiere, publikoak izango dira.
- Ikerketa babesteko unibertsitateko azpiegituraren erabilera koordinatzea.
- Ikerketa finantzatzeko deialdiei buruzko informazioa helaraztea, kanpo-ebaluazioarako prozesuaren arabera.
- Ikerketa-kontratuei edo zientzia-, teknika- eta arte-sormenezkoei buruzko informazioa ematea, Gobernu Kontseiluak onartutako araudiak jasotzen dituen kasuetan.
- EHUren ikerketa-jarduera ezagutzeko eta ebaluatzeko balio duten azterketak eskatzea eta egitea. EHUren ikerketa-jardueren urteko Txostena egitea, Ikerketa-talde, -sail eta unibertsitate-institutuen Txostenetatik abiatuta.
- Estatutuetan edo garapen-arauetan atxikitzen zaizkion bestelako funtzio guztiak, eta baita indarrean dagoen araudiak ezartzen dizkionak eta EHUren gobernurako organo orokorrek bere esku utzitakoak ere.
Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza EHUren ikerketa-jarduera koordinatzeaz arduratzen den unitatea da. Zuzendaritzak honako zeregin hauek dauzka bere ardurapean: egitasmoak eta berariazko ikerketa-taldeak, autonomikoak, estatukoak eta Europakoak kudeatzea; trebatzen ari diren ikerketa-langileak eta kontratatutako ikertzaileak txertatzea; eta ikerketarako azpiegituretarako deialdiak egitea. Gainera, ikerketa-unitatean, unibertsitateko ikerketa-sailetan eta -institutuetan egiten den ekoizpen zientifikoa ebaluatzen da. Jarduera osagarri moduan, zuzendaritza honek euskarria ematen die Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari eta EHUko Etika Batzordeari.
Euskal Herriko Unibertsitateak sortutako Ikerketako Zerbitzu Orokorrek (SGIker) Ikerketa bultzatzeko helburua dute. Hala, Erakundearen beraren mesedetara, bestelako Erakunde Publiko batzuen mesedetara eta Enpresen mesedetara dihardu.
SGIkerrek lehen-mailako baliabide teknikoak eta giza baliabideak dituzte. Ikerketari goi-mailako laguntza eskaintzea dute helburu nagusi, eta horretarako, tresneriarik berriena eta goi-teknologiako hornikuntza daukate. Azpiegitura horri esker, SGIkerrek behar adina irtenbide izaten dituzte ikerketaren eta garapen teknologikoaren alorreko arazoetarako.
SGIkerrak Unitate edo Laborategitan egituraturik daude, eta tresneria-teknikak, dokumentazio-zerbitzuak, etab. dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru Campusetako Ikastetxeetako hainbat lokaletan.
Enpresekiko Harremanetarako Zuzendaritzak unibertsitateko ikerketa-lanaren eta inguru sozio-ekonomikoaren arteko interfaze moduan dihardu. Hartara, enpresen eta erakundeen berrikuntza- eta hobekuntza-premiak Unibertsitateko ikerketa-taldeek sortutako ezagutzekin lotzen ditu.
Bere egitekoa gauzatzeko, Ikerketa Emaitzak Eskualdatzeko Bulegoak (OTRI) ikerketen emaitzak gizartean txertatzeko bideak jarriko ditu; era berean, enpresen eta erakundeen eskariak ikerketa-taldeetara bideratzen ditu, I+G+I programetan finantzaketa publikoa izateari buruzko aholkularitza eskaintzen du eta bere jarduerak oinarrizko ezagutza garapen teknologikoan txertatzeari eta gizartean aplikatu bitartean balio-katea osatzeari begira jartzen ditu, horixe baita bere helburu gorena.
Kudeaketaren kalitatea da OTRIren lehenengo araua. Bere helburu nagusia, berriz, nola ikertzaileak hala enpresak gogobetetzea da. Helburu hori erdieste aldera, hainbat jarduera-prozedura ezarri dira, bezeroa aintzat hartzen dutenak eta prozesuetan oinarritutako ikuspegia daukatenak.
EHUrOPE, EHUko Europar eta Nazioarteko Proiektuen Bulegoa 2007an sortu zen, Ikerkuntzako Errektoreordetzaren ekimen gisa, ikertzaileen komunitateak nazioarteko programetan eta, are zehatzago, Europar Batasuneko Zazpigarren Esparru Programan parte hartzea sustatzeko.
Europatik itzuliko den diruaren portzentajea areagotzen lagunduko den egitura antolatzaile gisa, modu eraginkorrean eta efizientean erraztu nahi da EHUren partaidetza, ondorengo ekimenen bitartez: