Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Ikerketaren arloko Errektoreordetza
Azokak eta gertakizunak
Informazio-jardunaldia

Gure unibertsitatean burututako ikerkuntza emaitzen ustiapena laguntzeko helburuak jarraituz, hurrengo informazio-jardunaldia antolatu genuen: “Ikerketa Emaitzen Balorazioa”. Gertaera Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan burutu zen pasa den urtarrilaren 25ean (9:00-14:15)

Ikerketa baten emaitzetan parte har dezaketen ikerketa talde, ikertzaile edota pertsonal laguntzaileentzat (doktoregai, bekadun, kanpoko pertsonal, ikasle, besteak beste) zuzenduta zegoen jardunaldi hau.

Jardunaldiaren egitaraua (pdf 145KB)

 

Industria eta Teknologia Goi-bilera

Data: 2007ko Otsailaren 25ean
Lekua: Bilbao Exhibition Center BEC, 2. pabilioia. Barakaldo (Bizkaia)
Webgunea: http://www.bilbaoexhibitioncentre.com/portal/page/portal/CUMBRE

Euskal Herriko Unibertsitateak CITA 2007 azokan parte hartu zuen. Erakustokia Euskadiko Autonomia Erkidegoan ikerketa alorrean diharduten beste erakunde batzuekin partekatu zuen eta InnoBasque  (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) izan zen denon arteko koordinazioaz arduratu zena.

Erakustokian ikerkuntzari buruzko informazioa banatu zitzaien bertaratutako guztiei. Horrez gain, laguntzeko material osagarria eraman zen, hala nola IKERTU aldizkariaren aleak, zerbitzu orokor batzuei buruzko informazio-karpetak, jarduerei, ekimenei eta Ikerketarako Errektoreordetzari buruzko informazio orokorreko CDak, SGIker-en triptikoak eta askotariko merchandising-ak.

Halaber, azokan hainbat topaketa eta bilera egin ziren enpresekin nahiz partikularrekin.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea

Ekimen honen bidez adin guztietako (haurrak, gazteak eta helduak) taldeak eta ikusleak elkartu nahi dira Zientzia-kontzeptuaren baitan. Hartara, zientziaren gaiari, besteak beste, ikasleen, ikertzaileen, berrikuntzaren laguntzaz hazteko eta hobetzeko zientzia-aurrerapenen beharra duten enpresen, edo publiko orokorraren ikuspegitik heltzen zaio.

Horrela,  konexioari, elkarreragin positiboari, gizarte-errealitatean errotzeari eta parte-hartzeari lotutako ZIENTZIA kontzeptuaren irudia eraiki nahi da. 

2007. urteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea azaroaren 7tik 10era egin zen, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan.

Iazko jarduera guztiak hiriburuen erdialdeetan egin ziren, jende asko erakartzeko asmoz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jendearen esku jarri ziren ikuspegi ludiko bezain erakargarri batetik.

Bilbon, Arriaga Antzokiko plazan jarritako karpan, EHUko ikertzaileek eginiko eta aurkeztutako zientzia-erakustokiak jarri ziren (geologia, fisika, kimika, matematikak, bioteknika eta arte ederrak). Beste eraskustoki batzuk, berriz, teknologia alorrean diharduten erakundeek jarri zituzten (Euskalmet, ITP, MetroBilbao, Red Eléctrica Española, Sener).

Donostiako Tabakalera eraikinean Psikologiaz, Arte Ederrez, Fisikaz, Telebista eta Internetez, Polimeroz, 3Dko Irudiez eta Kimikaz apaindutako txokoak bisitatzeko aukera izan genuen. Halaber, hainbat hitzaldi eman ziren, esate baterako, astronomian zeharreko nabigazioaz edo Kimikaren eta sukaldaritzako azken joeren arteko harremanaz.

Gasteizen, Foru Plazan jarritako karpan, unibertsitateko zientziari buruzko erakustokiak jarri ziren (Geologia, Fisika, Kimika, Matematikak, Genetika, edo Biologia) eta Arabako Parke Teknologikoan kokatutako hainbat enpresek parte hartu zuten.

Ekimen guzti hauei buruzko argazkiak jarrian datorren estekan ikus daitezke.

Horrez gain, oraingoan, Astearen testuinguruan bi lehiaketa egin ziren: lehena, azoka baino lehen egin zen eta zientziari buruzko artikuluak euskaraz idatzi behar ziren wikipediarako; bigarrena, berriz, Astearen barruan egin zen eta argazki blog bat egin behar zen instalazioetan ateratako argazkiekin.

Aste hori antolatzeko ezinbestekoa izan zen honako erakunde hauen parte-hartzea: Innobasque, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), Ikerbasque, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Arabako Parke Teknologikoa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Webgunea: http://www.semana-ciencia.org

Azken eguneratzea: 2008/05/13