Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Ikerketaren arloko Errektoreordetza
Kontratuak

Kontratu motak

LOUren 83. artikulua, bere Estatutuak eta Kontratuen Araudia betez, EHUk eta bertako irakasleek nahiz ikertzaileek zientzia, teknika, giza edo arte izaerako lanak, espezializazio-irakaskuntzak eta trebakuntza-jarduera zehatzak egin ditzakete, honako kontratu modalitate hauen arabera:

  • I+G edo Berrikuntza Teknologikoko lanak egitea, eta ikerketa-emaitzak Eskualdatzea.
  • Zerbitzu Tekniko errepikakorrak eskaintzea, horrelakoetan zerbitzu motako prezio bakarra finkatu baitaiteke.
  • Zientzia, Teknologia edo Arte Aholkularitza eskaintzea, arlo edo behar jakin bati erantzunez.
  • Ikastaro espezializatuak eta trebakuntza ekintza zehatzak egitea eta jasotzea, haien helburua Unibertsitate Titulua eskuratzea ez dela aintzat hartuz.

EHUrekin kontratua egiteko modua

Beharra edo nahia adierazten duen enpresa orok proposamena IEEBn aurkezteko aukera izango du. Halaber, egin beharreko jarduerak egiteko gai den ikerketa-talde baten berri izanez gero, proposamena taldeari egin diezaiokegu zuzenean.

Nolanahi ere, EHUk ikerketa kudeatzeko plataforma sortu du; eta horren bidez, teknologia arloaren arabera antolatutako unibertsitateko ikerketa-lerro edo talde nagusien zerrenda lortu daiteke, zerbitzuak eskuratu daitezke eta ikerketa-proiktuen berri izan dezakegu.

Datu-base horri kontsultatzeko, sar zaitez  IKERTU online webgunean

Ikertzaileen taldearekin harremanetan jarri eta enpresaren beharrak aztertu ondoren, ikertzaileen taldeak ekintzak, aurrekontua, helburuak, bitartekoak, baliabideak eta epeak jasoko ditu txosten batean.

Proiektuaren edo lanen irismena adostuta, kontratuaren baldintzak zehazteari ekingo zaio. Bertan, enpresaren eta unibertsitatearen konpromisoak eta beteharrak zehaztu, eta proiektuko emaitzak arautuko dira. IEEBek aholkularitza-lanak egingo ditu kontratuak negoziazeko prozesuan eta kontratuak baimentzeko administrazio-izapideez arduratuko da.

Ikerketa-lanei buruzko kontratua sinatu aurretik, parte hartzen duen irakasle-taldeak dagokion Sailaren edo Ikastegiaren baimena jaso beharko du eta Ikerketarako Errektoreordetzak oniritzia eman beharko dio kontratuari IEEBk eginiko txostenean oinarrituta.

Aldeek kontratua sinaten dutenean, ekimena martxan jarriko da txostenean zehaztutako laneko planari jarraituz. IEEBk lanak fakturatuko ditu kontratuan adostutako ordainketa-egutegiaren arabera.

Lanak egin bitartean gerta daitezkeen desbideratzeak, irregulartasunak edo ez-betetzeak IEEBri jakinaraziko zaizkio eta berak ezarriko ditu dagozkion zuzentze-neurriak.

Proceso de contratación

Gehiago jakiteko:

Telefono: 94 601 35 55
Email: otri @ ehu.es
Azken eguneratzea: 2008/04/21