Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Ikerketaren arloko Errektoreordetza
Enpresetarako zerbitzuak

EHUk, ikerketa-taldeen, jakintzaren eta azpiegituren bitartez, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie gizarteari, enpresei eta erakundeei:.

 Lankidetza I+Gn Unibertsitateak kontratuen nahiz ikerketa-proiektuen bidez zuzenean egiten du lan enpresekin, arazo berrien aurrean irtenbideak biltazeko eta jakintza sortzeko.

 Aholkularitza Informazioa emateko laguntza-proiektuak dira. EHUk eskatutako gaiari buruzko argibideak ematen ditu, bere jakintza arloen bidez.

 Trebakuntza Irakaskuntza-programa hauek enpresak eginiko iradokizun zehatzen arabera diseinatzen dira.

 Patenteak EHUko ikertzaileek gai baten gainean sortutako jakintza enpreseei eskualdatzen zaie, horrela eskatzen badute.

 Enpresak sortzeko programak Behin-behineko harrera egiteko ekimenak eta egiturak dira (Unibertsitatean sortutakoak). Horien bidez, merkaturatzeko lehen fasean, enpresei laguntza eta beren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen zaie.

 Unibertsitate-Enpresa gelak  Enpresek finantzaturiko gela hauek EHUko ikasleek erabiltzen dituzte enpresa horien proiektuak garatzeko.

SGIKER EHUko Ikerketarako Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak ikerketak bultzatzeko eta babesteko eginkizuna du, eta enpresen zerbitzura dago. Horretarako, bitarteko tekniko eta giza-baliabide bikainak ditu, tresna modernoez eta goi-teknologia ekipoez hornituta.

Harremanetan jartzeko

Ikerketaren Emaitzak Eskualdatezko Bulegoa (IEEB)

Helbide elektronikoa: otri@ehu.es
Tel: 94 601 3555
Azken eguneratzea: 2010/12/03