Arabako Campuseko Animaliategiak Unibertsitate Komunitateari eta Ikerkuntza Zentroei nahiz enpresei animaliekin lan egiteko aukera eskaintzen die, ikerketak egiteko eta zientziako edo irakaskuntzako bestelako egitasmoak garatzeko. Bere jarduera indarrean dauden lege-araudien arabera egiten da.
Araudia:
Animaliategi hau martxoaren 14ko 223/1988 Errege Dekretua (1998-3-18ko BOE) garatzen duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaietako Ministerioren 1989eko urriaren 13ko Aginduaren (1989-10-18ko BOE) arabera arautzen da eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1991ko Agindua betetzen du (1991-7-1eko EHAA). Halaber, animaliategi honek Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzuaren gaikuntza ofiziala jaso zuen 1994ko martxoaren 30eko Ebazpenaren bidez, eta 2 zenbakiarekin inskribatuta dago, esperimentatzeko animalien Erabiltzaile Establezimendu gisa.
Arau horien guztien arabera, Animaliategiko jarduerak ikerketeten, bestelako zientzia jardueren eta unibertsitateko irakaskuntzaren esparruetan egiten dira.